XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nafarren artean, LIZARRAGA Elkanokoaren URTECO IGANDE GUZTIETARACO, 1846 urteko liburua aipatzen du Onaindiak, baina Lizarragaren euskaratik guti da hor, Donostiako argitarazaileak, giputz-aldaketa asko sartu dituelako.

Bere euskara mamitsua iastatzeko, haren 10 eskuzkribu lodien orrialdetan sartu behar da bat, imprimatu gabe daudelako.

Luzaideko BORDDEL olerkaria aipatu behar da, hainbeste gerlen koblak utzi bai zituen; Donostian, 1823 urtean preso pasatutako izigarrikerienak; Karlisten kantiak izenekoak, bera liberalen aldekoa izan zelako.

MENDIGACHA Bidankozekoak, 35 uskal karta pitxiak utzi dizkigu; Bonaparten eta Azkueren lankidea izan zen.

Duela zenbait ilabete Literatur honen lehen Tomoa agertu zen; huntan Erdi-Aroko kobla zaharrak sartzen dira, eta XVI-XVII-XVIII garren mendetako autoreak.

XVI g. mendean, DECHEPARE (forma hau Etxepare baino ezagunago da, eta hala ezta deitura huntako beste bi idazleekin nahastekatzen), ETCHEGARAY, Pastural baten egile garaztarra, eta SANCHO de ELSO nafarra aipatzen ditu.

Azken hau, euskara-erdarazko Dotrina baten egilea izan zen, baina ezta liburuxka hau batere ezagun.

Pedro de MADARIAGA izkiriazale bizkaitarraren itzak, euskera laudatzen, diren bezala obe erdaraz, indar geiago dutelako.

QUEVEDO-ren 17 lerroak ere (Visita de los chistes) lerdenago gelditu izango ziran itzulikatu gabe; inglesek eta alemanek ere, arrotzen aipamenak, hauen izkuntza berean uzten dituzten bezala.

XVII g. mendeko AXULAR aldia, nasaiki aipatzen du ONAINDIAk, behar den bezala.

Ioan de BERIAYN nafar euskal idazlearen berri geiago badira; Nuevos documentos para el estudio del Vascuence navarro-meridional Iruñeko IV gn. SYMPOSIUM delako nere artikuloan agertuak; bai eta FONTES 2 g. numeroan.

Bidasoko Iparraldean Ioanes ETCHEBERRI, Pierre DURTE, CHURIO, HARANEDER... irakurtzen al ditugu I Tomo hortan; eta nafarren artean, MIKELESTORENA eta ELIZALDE, APECENDACO Dotrina christiana-ren egilea (ez ELEIZALDE).